Bilatu blogean

2015(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata

HIK HASI UDAKO TOPAKETAK


Iadanik iriki da Hik Hasik antolatzen dituen udako topaketetan izena emateko aukera.

47 ikastaro eskainiko dira aurtengo Hik Hasi Udako Topaketetan: 31 Donostian eta 16 Leioan. Izan ere, aurten, hainbat hezitzaileren eskaerei erantzunez, Bizkaian, EHUko Leioako Irakasle Eskolan ere eskainiko dira.

Udako Topaketak EHUren Hezkuntzaren Teoria eta Historia sailarekin batera antolatu baditu Hik Hasik orain arte, aurtengoan, EHUren Leioako Irakasle Eskola gehitu zaio.

Izena emateko epea maiatzaren 31 arte izango da.

Irakasleentzat bakarrik zuzendutako ikastaroak ez dira. Gurasoontzat ere eskaintza zabala dago.


Ikastaroen zerrenda, prezioak eta datak hurrengo esteka honetan klik eginez ikus daitezke.

LIBURUXKA ( IKASTAROEN ZERRENDA)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina