1. GOIZEKO ZAINTZA:
7:30tatik eskolara sartzen diren bitartean, haurrek eskolan bertan itxaroteko parada dute.
2. ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:
Nahiz eta guk zuzenean ez antolatu, ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLAK hizkuntza musikala eta hainbat instrumenturen klaseak ematen ditu herrian bertan.
ESKOLA KIROLA: aurten Itsasondok bere taldea atera du, aurrera Itsasondo!
3. UDA KANPAINA:
Uztailean hiru edo lau astez antolatzen da, goizeko 10etatik 13etara.
4. URTEAN ZEHAR ANTOLATZEN DITUGUN EKINTZAK:
- GAU BELTZA: arimen gaueko iluntasunaz baliaturik hainbat ekintza antolatzen dira.
- GAZTAIN BILKETA/JANA: Azaroan gaztain bila atera eta ondoren plazan erre ohi ditugu denon gozagarri
- OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN etorrera dela eta, herrian zehar kantu kantari atera ohi gara.
- IRTEERAK: urtero leku eta ekintza ezberdinak egiteko irrika izaten dugu
5. NON GAUDE ORDEZKATUAK?
Ekintza hauez gain, Guraso Elkartea herrian dauden hainbat batzordeetako parte- hartzaileak gera eta bertan ordezkatuak gaude:
- HERRI BIZITZA.
- GUZTION HERRIA.
- GAZTERIA
- FESTA BATZORDEA
Goierrin urtero antolatzen den eskola txikietako eskolen ( Gabiria, Zerain, Ezkio Itsaso, Olaberria eta Itsasondo) arteko topaketetan parte hartzen dugu eta 5 ikasturtetik behin Itsasondon topaketa antolatzen dugu.
Gipuzkoako eskola Txikien elkartean ere eragileak gara orain dela 6 urtetik.
Baikararekin ( Gipuzkoako Guraso Elkarteen Koordinakundea) harremana mantentzen dugu, antolatutako bileretan parte hartuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina