2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

BIHAR GAZTAIN JANA

Iritsi da urteroko zitetako bat! Udazkena iristearekin batera hemen dira lehenengo gaztainak eta bihar frontoian erreko ditugu denon artean afaltzeko.

Animatu! 5:30tan bideo emanaldia izango da eta 19:00tan gaztain jana!

Zuen zain gaude!

2019(e)ko azaroaren 3(a), igandea

GAU BELTZA

Urriak 31 arratsaldean, lehenengo aldiz Gau beltza ospatu genuen Itsasondon. 

Hasteko merendola goxo bat, ondoren denok elkarrekin mozorrotzera ekin genion. Arratsaldeko 7tan, egunaren iluntzearekin batera ipuin kontaketak hasi ziren, ibilaldi beldurgarriarekin jarraitzeko! Eta festari bukaera emateko... Beldurrak uxatuz denok batera afarimerienda oparoa jan genuen.

Hona hemen laburpena!


Hemendik eskerrak eman nahiko genizkieke festa hau aurrera eramateko beraien denbora eta gogoa jarri dutenei! Zuek gabe ez zen posible izango!