Bilatu blogean

2019(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

INGURUKO EKINTZAK


Data bereziak iristear ditugu eta Ataunen ekintza ederra prestatu dute benetan! Disfrutatzeko izena eman beharra dago, ez ahaztu!



2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

INGURUKO EKINTZAK. IRITSI DA TOLOSAKO 37. TITIRIJAI JAIALDIA

Cartel 2019 Titirijai Tolosa 

Beste behin ere, azaroaren 23tik abenduaren 1ra Titirijai ospatuko dugu, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia.

Esteka honetan egitarau zabalaren berri izango duzue! Titirijai

INGURUKO EKINTZAK

   Gure herritik hurbil dauden ekintzen berri ematen ere saitauko gara. Ekintza interesgarriren baten berri baldin baduzue, jakinarazi eta zabalduko dugu!
Lehenengo hau garai hauetarako egokia da, Olentzerori bisita egiteko aukera duzue Tolosan!

 
 

ESKOLA KIROLA

Aurten lehenengo aldiz, Itsasondoko herriak ordezkapena izango du Eskola Kirolakean. Kamiseta dotoreak egin dizkigu Jaso-k eta udalak frontoia atondu eta behar dugun materiala eskuragarri jarri digu.

Aurrera Itsasondo! Eutsi!

2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

BIHAR GAZTAIN JANA

Iritsi da urteroko zitetako bat! Udazkena iristearekin batera hemen dira lehenengo gaztainak eta bihar frontoian erreko ditugu denon artean afaltzeko.

Animatu! 5:30tan bideo emanaldia izango da eta 19:00tan gaztain jana!

Zuen zain gaude!

2019(e)ko azaroaren 3(a), igandea

GAU BELTZA

Urriak 31 arratsaldean, lehenengo aldiz Gau beltza ospatu genuen Itsasondon. 

Hasteko merendola goxo bat, ondoren denok elkarrekin mozorrotzera ekin genion. Arratsaldeko 7tan, egunaren iluntzearekin batera ipuin kontaketak hasi ziren, ibilaldi beldurgarriarekin jarraitzeko! Eta festari bukaera emateko... Beldurrak uxatuz denok batera afarimerienda oparoa jan genuen.

Hona hemen laburpena!


Hemendik eskerrak eman nahiko genizkieke festa hau aurrera eramateko beraien denbora eta gogoa jarri dutenei! Zuek gabe ez zen posible izango!