Bilatu blogean

2020(e)ko azaroaren 22(a), igandea

GURE ZIRKUA

Badator! Gure zirkua Tolosan izango da abenduan! Joateko aukera ematen badigute bihartik aurrera sarrerak salgai jarriko dituzte!

2020(e)ko otsailaren 29(a), larunbata

Gipuzkoako eskolarteko ziklo krosa Itsasondon!

Gaur giroak lagundu ez duen arren, Itsasondon ekitaldi jendetsua izan dugu, Gipuzkoako ziklo kros proba zehazki.

Guraso elkarteak bertan taberna jarri du korrikalari, hauen senideei eta egarrituta edo gosez zegoen edonor asetzeko!

Eskerrik asko hau dena antolatzen ibili zareten gurasoei! Lan ederra egin duzuena! 


Probako garaileak

Proban parte hartu duten hiru herritarrak, aupa zuek!

2020(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

INGURUKO EKINTZAK

Ordizian otsailaren 10etik 15era izango den egitaraua ikusteko, egin klik! 

https://www.ordizia.eus/kultura-albisteak/4462-ordiziako-kaldereroak-eta-zozomikote-datorren-astean

2020(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

GABONAK BUKATU DIRA

Gabonetako oporraldia bukatu da, baina ez gara geldirik egon! kantu - kantari ibili ginen abenduaren 24ean eta ezusteko bisita izan genuen... Olentzero eta Mari Domingi Itsasondora etorri ziren gu denoi kuku bat egitera!


Hemendik aurrera ere ez dugu geldi egoteko asmorik! ea zein sorpresa izaten dugun hemendik aurrera!

2019(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

INGURUKO EKINTZAK: TOLOSA


Gabonetako oporrak iristeko desiatzen gaude eta Tolosan hainbat eta hainbat ekintza antolatu dituzte aspertzeko denbora ez izateko!

2019(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

GABON SOLIDARIOAK

Gurutze gorriaren eskutik, haur guztiek Gabonetako mirariaz goza dezaten kanpaina bat abiatu dute. Nahi duen edonork jostailuak eraman ditzake jasotze puntuetara ondoren beraiek haurrei helaraziko dizkietelarik.

2019(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

INGURUKO EKINTZAK


Data bereziak iristear ditugu eta Ataunen ekintza ederra prestatu dute benetan! Disfrutatzeko izena eman beharra dago, ez ahaztu!



2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

INGURUKO EKINTZAK. IRITSI DA TOLOSAKO 37. TITIRIJAI JAIALDIA

Cartel 2019 Titirijai Tolosa 

Beste behin ere, azaroaren 23tik abenduaren 1ra Titirijai ospatuko dugu, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia.

Esteka honetan egitarau zabalaren berri izango duzue! Titirijai

INGURUKO EKINTZAK

   Gure herritik hurbil dauden ekintzen berri ematen ere saitauko gara. Ekintza interesgarriren baten berri baldin baduzue, jakinarazi eta zabalduko dugu!
Lehenengo hau garai hauetarako egokia da, Olentzerori bisita egiteko aukera duzue Tolosan!

 
 

ESKOLA KIROLA

Aurten lehenengo aldiz, Itsasondoko herriak ordezkapena izango du Eskola Kirolakean. Kamiseta dotoreak egin dizkigu Jaso-k eta udalak frontoia atondu eta behar dugun materiala eskuragarri jarri digu.

Aurrera Itsasondo! Eutsi!

2019(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

BIHAR GAZTAIN JANA

Iritsi da urteroko zitetako bat! Udazkena iristearekin batera hemen dira lehenengo gaztainak eta bihar frontoian erreko ditugu denon artean afaltzeko.

Animatu! 5:30tan bideo emanaldia izango da eta 19:00tan gaztain jana!

Zuen zain gaude!

2019(e)ko azaroaren 3(a), igandea

GAU BELTZA

Urriak 31 arratsaldean, lehenengo aldiz Gau beltza ospatu genuen Itsasondon. 

Hasteko merendola goxo bat, ondoren denok elkarrekin mozorrotzera ekin genion. Arratsaldeko 7tan, egunaren iluntzearekin batera ipuin kontaketak hasi ziren, ibilaldi beldurgarriarekin jarraitzeko! Eta festari bukaera emateko... Beldurrak uxatuz denok batera afarimerienda oparoa jan genuen.

Hona hemen laburpena!


Hemendik eskerrak eman nahiko genizkieke festa hau aurrera eramateko beraien denbora eta gogoa jarri dutenei! Zuek gabe ez zen posible izango!

2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

ABENDUAREN 24a

Urtero bezala, abenduaren 24an elkartu ginen Itsasondoko kaleak animatzeko asmoz.
Giro bikaina izan zen. 
Eskerrik asko, antolaketan lagundu zenuten guztioi!

2016(e)ko abenduaren 18(a), igandea




IAZKO ARRAKASTAREN ONDOREN AURTEN ERE GURE LUDOTEKA APAINTZEKO ANIMATU GARA!

TXIKI ETA HANDIAK GONBIDATUTA ZAUDETE!
EDERKI PASAKO DUGU!

ABENDUAK 21-AN, ARRATSALDEKO 17-ETAN HASIKO GARA!

ANIMATU!!



Resultado de imagen de estrellas de navidad


2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

Gabonak iritsi dira eta Olentzero eta Mari Domingiren etorrerarako prestatu behar dugu!

      

Gabon kanten entsaioak:

Abenduaren 13/15 eta 20-ean à 17:30 h 
                         


2016(e)ko azaroaren 18(a), ostirala

IRUZKINAK

Kaixo!

1. Hiruhilabetea bukatzear dago eta bloga erabilgarriagoa egiteko helburuarekin zuen iruzkinak egitea eskatu nahi dizuegu eta horretarako tresna hau bera erabiliko dugu. 
Beheran dagoen kuadrotxoan nahi dezutena idatzi dezakezute.
Eta noski! Blogean zerbait jartzea nahi baduzue, badakizue, ESAN MESEDEZ!!

2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

GAZTAIN JANA 2015

Hemen doakizue 2015-eko Gaztain Jana eguneko argazki sorta!
Mila esker parte hartzaile guztiei, bereziki suarekin lagundu zutenei, hurbildu ziren gurasoei eta argazkilari trebeei!!