Bilatu blogean

2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea

ABENDUAK 24 ITSASONDON

Hemen dituzue abenduaren 24an ateratako argazki batzuk.
Eskarrikasko goizaren antolaketan lagundu zenuten guztioi!!:
-HH2 eta HH3ko GURASOAK
- ARBELAITZ ELKARTEA.
ETA NOLA EZ....
- OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

ESKARRIKASKO!!
URTE BERRI ON GUZTIOI

2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

GABONAK BADATOZ


HEMEN DUZUE GURE EGITARAUA:

- ABESTIEN ENSAIOAK: ABENDUAK 15 ETA 22an 18:00etan UDALETXEKO 1. SOLAIRUAN
- ABENDUAREN 24ean: 10etan PLAZATIK ABIATUKO GARA.
GOIZ PARTEAN ARBELAITZ ELKARTEAK HAMAIKETAKOA ESKEINIKO DIGU.
13etan OLENTZERO ETORRIKO DA.
JANTZI BASERRITAR TRAJEAK ETA ZATOZ GUREKIN HERRIA ALAITZERA!!

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

HESIAK GAINDITUZ


EUSKARAREN EGUNA BADATORKIGU...

Hizkuntzaren transmisioaren garrantziari buruzko bideoa da hau. Euskarara gerturatzen saiatu ziren eta saiatzen direnei buruzkoa.

Arrasateko famili batzuen testigantza biltzen da.



2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

UNA CLASE DIVIDIDA


Zer pentsatua ematen duen esperimentu horietako bat... 70. hamarkadan egindakoa.. Bideoak ez du kalitate ona, baina mezuak... Ea zer iruditzen zaizuen.

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

HAURREN HERRIA-K URTE BAT BETE DU


ZORIONAK!!

HONA HEMEN GOIERRIKO HITZAN AGERTUTAKO ARTIKULUA HAURREN HERRIAREN URTEURRENA DELA ETA.


ITSASONDO, HAURREN HERRIA
GOGORATU!!
DATORREN LARUNBATEAN ( AZAROAK, 15ean) GAZTAIN JANA EGITEKO ELKARTUKO GARA!!
EGITARAUA:

EURIA EGINGO BALU: 5etan ESKOLAKO ATERPEAN, JOLASAK.

EURIA EGINGO EZ BALU: 4etan ESKOLA ATARIAN MENDI BUELTA BAT EGITEKO.

GERO... 6:30ak ALDERA: GAZTAINAK JANGO DITUGU.


2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

BADATOR GAZTAIN JANAAAA

HH4 ETA HH5EKO GURASOAK DATORREN ASTELEHEN HONETAN BILERA EGINGO DUGU AZAROAK 15EAN EGINGO DEN GAZTAIN JANA PRESTATZEKO. 5:30ETAN PLAZAN ELKARTUKO GARA.

2014(e)ko urriaren 5(a), igandea

HASI DA DAGOENEKO 2014/15 IKASTURTEA.
HONA HEMEN KURTSO HONETARAKO BILERAN ONARTU GENUEN LAN BANAKETA:
- GAZTAIN JANA(AZAROAN): HH4 ETA HH5.
- GABONETAN KANTARI( ABENDUAK 24): HH2 ETA HH3
- IJITTU EGUNA ( OTSAILEAN): LH1 ETA LH2.
- 2. HIRUHILABETEKO IRTEERA/EKINTZA: LH3 ETA LH4.
- 3. HIRUHILABETEKO IRTEERA/ EKINTZA: LH5 ETA LH6.
BILERA DEIALDIAK EGINGO DIRA. ADI EGON!!

2014(e)ko ekainaren 25(a), asteazkena

MENDI IRTEERA

Aurreko ekainaren 19an Altzagaratetik Gaintzara joan ginen. 2. eta 3. zikloko gurasoak antolatutako ekintza izan zen oraingo honetan. Eguraldi bikaina, giro aparta.... Ze gehio?? Hona hemen argazki batzuk!!

2014(e)ko ekainaren 4(a), asteazkena

Biraka bideo klipa

Hona hemen Bidania Goiatzekoak prestatutako bideo klipa.

Toshiro Kanamori " Pensando en los demás"

Hona hemen oso zorrotza den irakaskuntza sistema batean, goxotasunez, baina tinko haurrak kontutan hartzen dituen eredu polit bat.Zer pentsatua ematen duen dokumental horietako bat. Disfrutatu ezazue: 3 zatitan dago: 1. ZATIA 2.ZATIA 3.ZATIA 4.ZATIA

2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA

Hona hemen guraso batek egindako ekarpena. Eskarrikasko eta segi horrelako gauza interesgarriak gure blogean jartzeko eskatzen.

2014(e)ko maiatzaren 2(a), ostirala

GOIERRIKO ESKOLA TXIKIEN 10. TOPAKETA

GOGORATU MAIATZAREN 10EAN ZERAINEN ZITA GARRANTZITSU BAT DUGULA EGITARAUA: -16:00TAN: ONGIETORRIA -16:15- 17:30: "TXANTXARIAK"IKUSKIZUNA -JARRAIAN:TESTIGU ALDAKETA,MERIENDA,TRIKITILARIAK... ANIMATU!!

2014(e)ko apirilaren 4(a), ostirala

2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

LEHIAKETA

Ia iristen ari da lehiaketarako prestatu dugun dokumentua aurkezteko epea ( apirilaren 11rako bialdu behar da.) Aurreko bileran esan genuen bezala 3 orrikoa izan behar du. Hona hemen ekarpen batzuk jaso eta gero bildutakoa. Inork ekarpenik egin nahi badu, esan. Bestela, hau izango da aurkeztuko dugun dokumentua.

LOMCE ESKUORRIA

HEMEN DAGO LOMCEREN INGURUAN EIGHEK ATERATAKO LABURPEN ESKUORRIA. LAGUNGARRIA IZANGO DELAKOAN...

EIHGE OHARRA

EIGHEREN OHARRA LOMCEREN INGURUAN IKASLEAK EGITEN ARI DIREN MOBILIZAZIOEN GAINEAN.

BIDANIA GOIATZEKO ERROPA

Kaixo familiak!! Aste honetan ( Martxoaren 24tik 28ra) Bidania Goiatzeko erropa egongo da salgai eskolako aterpean. Erosteko modua ohikoa izango da, hau da, ikusgai dagoena begiratu eta zerbait interesatuz gero, bertan dauden orrietan apuntatu. Iristen denean jarriko gara zuekin harremanetan.
Aiooo

2014(e)ko martxoaren 12(a), asteazkena

HAUXE DATORKIGU LOMCEAREKIN!!( Besteak beste) LABURPENA DA. https://drive.google.com/file/d/0B1QQ5ZuuXPTebzdjRHVueFlxVDQ/edit?usp=sharing
ESKOLA TXIKIEN IV JARDUNALDIAK Ezkio Itsason, Apirilaren 5ean 10etan:
Gipuzkoako Eskola Txikien oraina eta geroa
IRATI MANZISIDOR URBIETA ( Eskola Txikiko ikasle ohia. Doktoradutza tesia burutzen Eskola Txikien inguruan) 11:30tan:
Seme- alaben sexu hezkuntza: eskuhartzeko erizpideak
NEREA SANCHO ESNAOLA ( Bitxigorria Sexologia zerbitzuko zuzendaria, Psikologia fakultateko Nortasuna, Balioespena eta tratamendu Psikologikoen saila. UPV/EHU. DSS Erotik 2013 proiektuaren arduraduna) 13:30 tan PISKOLABISA ANIMATU ETA PARTE HARTU!! Zaintza zerbitzua egongo da. Izen ematea: Martxoaren 31a baino lehen
HONA HEMEN BIDANIA GOIATZEN EGINGO DEN ESKOLA TXIKIEN FESTARAKO PRESTATUTAKO ABESTIAREN LETRA. IKASI ETA ABESTU!!

2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

Aurreko larunbatean bildu ginen ia tradizioa bihurtu den Ijittu Eguna ospatzeko. Eguraldia bikain portatu zen eta baita gu ere! Hona hemen ateratako zenbait argazki:

2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

Hemen duzue atzo egin zen aurkezpenean Imanol Zubizarretak (Baikarako kideak) erabili zuen Lomceren inguruko aurkezpena. Badugu arlo honetan ere zer egina!!

2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

LOMCERI BURUZKO HITZALDIA

GAIA: LOMCE LEGEA NOIZ: ASTELEHENA, OTSAILAREN 17AN ARRATSALDEKO 5ETAN NON: UDALETXEAN HIZLARIA: IMANOL ZUBIZARRETA (BAIKARA) ETORRIKO ZARETELAKOAN